Martiaren 8a egun seinaladua da egutegian, Andren Nazinoarteko Eguna ospatzen dogulako. Aurten be, aurrekoetan moduan, andrazkoek egindako beharrak, kulturan, zientzian, kirolean eta arteetan izandako lekua agirira ekarten ahalegin apartekoa barruntetan da han eta hemen. Adibide batzuk emongo doguz.
Martiaren 8an Ispasterren argazki-erakusketa bat zabalduko dabe herriko aretoan «Emakumeak lanean» izenburuagaz, argazkien bidez andrazkook hainbat lanbidetan jarduten erakusteko.
Bermeon martiaren 9an mahai-ingurua egingo dabe «Geu be bagara itsasoa» gaiaren ganean. Bertan parte hartuko dabe Akaitze Kamiruagak, lanaren egileak, eta itsasoan zetan edo hatan jardundako lau emakumek.
Bilboko Udal Musika Bandeak emakume musikarien omenezko kontzertua eskainiko dau martiaren 10ean, «Emakume musikagileak» izenburuagaz, andrazkook egindako musika agirira ekarteko.
Bizkaikoa Bizkaiko Museoen sarean gustu guztietarako jarduerak aurkituko ditugu egun horren inguruan andrazkoen lekua erakusteko: Arkeologi Museoan Bilbon, Arrantzaleen Museoan Bermeon, Euskal Herria Museoan Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoan Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunean Bakion, El Pobaleko Burdinolan Muskizen, Santimamiñen Kortezubin eta Rekalde Aretoan Bilbon. Danetan egingo dira hitzaldiak, erakusketak edo tallerrak emakumeak Bizkaiko historiari egindako ekarpena ikusarazteko.