EtnografiaZahar-barriak

‘Geu be bagara itsasoa’

Posted on

Hori aldarrikatzen dabe itsasoagaz lotutako zereginetan eta lanbideetan ibili diran eta dabilzan andrazkoek, Labayru Fundazioak egindako egitasmoaren bitartez.

Liburua eta hamabi bideo dira lanaren emaitza, eta bertan garanduten dira andrazkoek egindako lanak, euren bizitzak itsasoagaz euki dauen loturea, zelan aldatzen joan dan behar egiteko modua…

Gizonak arrantzara joateko euren lana ezinbestekoa da, eta handik etorri eta ostean zer esanik bez. Baina ontziak gitxituta dagoz guztiz, eta horrek euren beharrean eragin zuzena dauka.

Lana eta bizitza, bizitza eta lana, bat eginda dagoz kasu honetan. Biziteko modu bat da, kresalak moldatutako nortasuna eragin eta eregi dauena. Hori dana lan honetan jasota geratu da.