LiteraturaZahar-barriak

Gazteentzako literatura sortzeko dirulaguntzak

Posted on

Eusko Jaurlaritzak Kultura Sorkuntza deialdia atera dau, 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskeraz idatzitako literatura-testuak sortzeko.

Berez hainbat modalidaderako laguntzak iragarri dira: antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskerazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak.

Gazteentzako literatura-testuak sortzen laguntzeko, 54.000 euro dagoz guztira, eta sei laguntza emongo dira, bakotxa 9.000 eurokoa.

Diruz lagunduko dan testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gitxienez. Eskaria egiteko baina, 5.000 eta 15.000 karaktere arteko lagina bialdu beharko da, egitasmoaren azalpen-memoriaz gainera.

Diruz lagunduko diran proiektuetatik hiru behintzat 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dira.

Eskaria urtarrilean zehar egin behar da.