Durangoko Natividad Bilbaok dioskun lez, 1929ko otsailean jaio zan Txakoli esaten deutsien baserrian, Larrinagatxu auzoan. Mahatsa eukien baserri inguruan eta txakolina egiten eben etxean. Garizumako denporan saltzen zan txakolina. Zapatu-domeketan, kuadrillak prozesinoan joaten ziran eurenera txakolina hartzen, biderik egon ez arren. Txakolinagaz batera, lehenengoetan, Artaunetik ekarriko intxaurrak saltzen ebezan. Marmolera, Mugarrara, ekarten eutseezan berrehun kiloko zakuak astoetan. Eurenean beti egon dira hiru-lau asto etxean. Amaitu orduan, beste hainbeste ekarteko errekadua agintzen eutseen. Garizuma sasoia amaitzen zanean, han ez zan arimarik geratzen.