Gariak urteten dabenean, pikuaren esneagaz igurdi eta apurka-apurka sanau egiten ziran. Hori kontetan dau Hilario Alkorta berriztarrak.
Azkordinak behatzetan eta atzamarretan eukiten ziran, gorri-gorri paretan ziran. Horreek negu partean urteten eben. Eskuak edo oinak hotz euki, eta gero sutondoan, berotan ipintearren urteten ebela esaten eben. Minbera izaten ziran eta azkurea emoten eben. Osatzeko ez egoan sendagai berezirik.