50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zanetik, eta 2015eko ekainean 40 urte beteko dira bilbotar poeta hil zanetik. Une egokia Gabriel Arestiren bizitza, figura eta lana Deustuko unibersidadera ekarri eta haren ondarearen inguruko ziklo bat proposatzeko, «Gabriel Arestiren Ondarea Zikloa».
Maiatzaren 25ean Xabier Monasteriok eta Rafa Ruedak saio musikatua egingo dabe; 26an, Josu Bijueskak Nazioaren alegoria Gabriel Arestiren poesian: mintegia egingo dau, Arestiren testuetan oinarrituta; ekainaren 3an, Iraia Biterik eta Beat Aiarzak gidatuta, Arestiren Bilbo ezagutzeko ibilaldia egingo dabe; ekainaren 4an Miren Agur Meabek irakurraldia egingo dau, zikloari amaiera emoteko.
Deustuko Euskal Gaien Institutuak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak eratutako ziklo honetan parte hartzeko izena emon behar da. Ha ta guzti be, azkeneko hitzaldia publiko guztiarentzat zabalik dago.