Bilboko Udalak Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren 42. edizinoaren deialdia egin dau.
Berez 18 urtetik gorako edonori zuzenduta dago. Parte hartzeko gehienez 15 orriko idazlan originala aurkeztu behar da, udalaren webgunetik. Horretarako martiaren 30era arteko epea dago.
Irabazleak 3.500 euro gordineko saria hartuko dau, eta akzesit bi egongo dira 1.750 eurokoa bakotxa.
Gabriel Aresti Bilboko poeta handia izan zan, eta aurten edizino berezia izango da, hil zaneko 50. urteurrera beteten dalako.