Kulturea gizarte hobea, justuagoa eta garatuagoa lortzeko bidetzat aldarrikatzen dau Fair Saturday Fundazinoak. Bide horretan dabiltzanean artean, urtero sariak banatzen ditu. Eta aurtengo edizinoan Labayru Fundazinoa saritu dabe hainbeste urtetan hizkuntzaren eta kulturaren bidean gizarteari egindako ekarpenagaitik.
Labayruk euskal hizkuntza eta kultura errekuperetan, gizartean zabaltzen, horren bitartez gizakiak lotzen egindako lana aitortu deutsie sari honen bitartez.
Saria hartzeaz ganera, Igone Etxebarria zuzendariak kultura forumean parte hartu dau erakundearen barri emonaz.