HizkuntzaZahar-barriak

Euskerearen historia liburu baten

Posted on

Euskararen historia gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzeko mugarria izango da. Arlo akademikoko aditu ezagunek talde-lanean egindako lan zabala da, Historiaurretik hasita gaur arte euskereak egin dauen ibilbidea azaltzeko erespide zientifiko zorrotzei kasu eginaz. Atal bakotxean aldi bat jorratzen da: Historiaurrea, Antxinaroa, Erdi Aroa eta abar, gaur egunera arte. Garaiak bereizteko euskerearentzat mugarri izan diran datak erabili ditue.Ha ta guzti be, euskerearen aldi bakotxaren inguruan dagoan informazinoa gorabeheratsua da: Sasoi batzuen ganean informazino oparoa dago, beste kasu batzuetan ia ezer ez. Halandabe, liburuari batasuna emoteko, kapitulu guztiei egitura bardintsua emon deutsie.

Egileak honeek izan dira: Joaquin Gorrotxategi, Patxi Salaberri, Cline Mounole, Joseba Lakarra, Ricardo Gmez, Blanca Urgell, Iaki Camino eta Pello Salaburu. Mikel Aizpuru, Juan Jos Larrea eta Xabier Zabaltza historialariek egindako ekarpenak be aitagarriak dira.