HizkuntzaZahar-barriak

Euskerea teknologia barrietara ekarteko laguntzak

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten be diru-laguntzak banatuko ditu teknologia barrien bitartez euskereak lekua irabazi dagian. Guztira 235.000 euro jarri ditu deialdirako. Profesionalentzat eta enpresentzat gorde ditue horko 160.000 euro eta ganerakoa irabazi asmo bako alkarteei emongo deutsie.

Euskal kulturearen ondarearen ganean euskeraz dagoan informazinoa digitalizau eta zabaltzen daben proiektuak babestea da asmoa, baita euskerazko multimedia eduki barriak sortzea be euskarri fisikoan (CD, DVD eta abar) zein web bidez. Internet bidez zerbitzuak, komunikazinoa eta astialdia euskeraz eskaintzen daben webguneak be lagunduko ditue, euskerazko bideo-jolasak eta aplikazinoak ahaztu barik.

Euskereak bere lekua behar dau sarean, eta hori lortzen lagundu gura dau Aldundiak.