Kulturak adierazpen asko ditu: hizkuntza, mundua ulertzeko modua, bizitzako arlo guztiak, hartu-emonak egiteko bideak…
Horrez gainera, identidadea eta nortasuna eregiteko bidea da, komunidade bateko kide sentitzeko bidea, eta komunidade horretako gainerakoakaz bat egiteko.
Beraz, kultura ezbardinetako personak alkarren ondoan ez eze, alkarregaz be biziteko, zelan jokatu, hori da galdera. Zertan garan bardinak eta zertan ezbardinak jakin beharko geunke, eta ezbardintasunen gainetik zelan bat egin.
Horren ganean berba eta gogoeta egiteko «Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun» izenburuagaz jardunaldia prestau dau Labayru Fundazioak. Hurrengo programa izango da:
Amelia Barquínen hitzaldia “Kulturartekotasuna orain eta hemen» gaiaz.
Hiru esperientziaren barri: Rocío Luces, Getxoko ‘Egizu’ taldekoa: «Zubiak bi norabide: Kulturartekotasuna lantzen Getxon»; Quinndy Akejuk «La nación africana Yórùbá»; Onintza Olaizola, Euskaltzaleen Topagunekoa, «Auzoko: Hizkuntz aniztasuna eta euskararen arteko zubia».
Era askotako parte-hartzaileak batuko dira: euskera teknikariak eta irakasleak, administrazioan beste arlo batzuetan ardurak daukiezanak, beste herri batzuetako komunidadeetako alkarteak, gizarte arloko alkarte eta erakundeetako ordezkariak…
Egitasmo honek erakundeen babesa jaso dau: BBK Fundazioa, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.