HizkuntzaZahar-barriak

Euskerea eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak

Posted on

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak lau beka emoteko deialdia zabaldu dau Berdintzen programaren bitartez. Beka horreekaz aztertu beharreko gaiak honeek dira: bardintasun-politiken (feminismoa) eta hizkuntza-politiken (euskalgintza) artean ezagutza eta praktika bateratuak sortzea ahalbidetuko daben esparru teorikoa, diskursoa eta eztabaida-foroak.

Bekaren bitartez egingo diran ikerketak 2024. urtean egitekoak dira, eta euskeraz. Beka bakotxa 7.500 eurokoa izango da. Eskatzaileak persona fisikoak izan behar dira, eta banaka edo taldeka aurkeztu daitekez.

Aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; hau da, maiatzaren 18ra artekoa.

Behin bekaren ebazpena emonda, zortzi hilabete izango ditu bekadunak ikerlana egiteko, eta ezin ezingo da 2025eko urtarrilaren 31tik aurrera luzatu.