HizkuntzaZahar-barriak

Euskeraz jolastu nahi?

Posted on

Olgeta barriak dakarz Ikastolen Alkarteak umeentzat. Euskerea oinarri, olgetan dabizan bitartean ikastea da helburua. 

Nobedadeetako bat 3 eta 7 urte bitarteko umeentzat pentsauta dago, Argitxoren kartoizko pare jokoa eta 28 fitxadun dominoa dakarz: 26 fitxadun pare jokoa, kontrakoen dominoa (garbi-zikin, zarratu-edegi…) eta kantidadeen dominoa.

Beste nobedadea, Bihurrikeriak izenekoa, 7 urtetik gorakoentzat da aproposa. 60 karta, dadoa eta hondarrezko erlojua dakarz kutxaren barruan, eta ondo pasetako hainbat aukera: Alkar ezagutzen dogu?, Tabua eta Mix max. Danetariko trebetasunak landuko ditue gaztetxuek, kasurako, berben inguruko pistak emotea, imitazinoak, kantua…