HizkuntzaZahar-barriak

Euskararen Interpretazio Zentroa barrizteta

Posted on

Euskararen Interpretazio Zentroa Euskararen Etxean dago, Bilbon, San Inazio auzoan. Hamar urte egin eta gero, barriztau egin dabe, edukietan eta itxuran. Bertan, bisita interaktiboaren bitartez, euskerearen bilakaera, transmisioa eta aniztasuna erakusten dira.

Euskerearen iragana historiako aldirik aldi, beste hizkuntza batzukaz izandako hartu-emona, transmisinoa zelan egin dan, etorkizunerako erronkak… hori eta gehiago dago ikusgai, esperientzia baten bitartez.

Euskerea munduari begiratzeko modu bat dala aldarrikatzen da, Kirmen Uriberen olerkiaren bitartez. Euskereak aniztasunari egindako ekarpena aldarrikatzen da, batu egiten gaituela. Dana esperientzia gozatsu, interaktibo eta atseginearen bitartez. Informazino asko be asko dago gure hizkuntzari buruz, baina joko eta ikusentzunezkoen bitartez azalduta.

Bisita egiteko ordutegia zabala da, eta taldean joan gura izan ezkero erreserbea egin behar da. Ikastetxeetatik doazenentzat unidade didaktikoak daukiez sarean, bisitaren atxakian lantzeko.