Euskararen Etxea barriztau egin dabe, bai fisikoa, etxea bera, bai birtuala, hau da, webgunea.
Horrezaz ganera, Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa eratu dabe otsailetik maiatzera bitartean, literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardaztutako zuzeneko ekitaldiak egiteko. Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dabe, besteak beste.
Bost ekitaldi izango dira guztira, eta horreetatik hiru estreinaldiak: Muga Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa; Habiak, Anariren izen bereko lanean oinarritutako arte erakusketa kolektiboa, Anari taldeak zuzenekoa joko dau; eta azkenik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak aurkeztuko dauen Orainminean ikuskizuna, artea eta bertsolaritza batzen dituan bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat.
Programa interesgarria benetan, eta barritzailea, gura dauenak parte hartu dagian.