HizkuntzaZahar-barriak

Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Posted on

Aurten bigarrenez egingo da Euskaraldia, zemendiaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte.

Aurreko ekitaldian moduan, aurten be belarriprest eta ahobizi rolak aukeratu leitekez parte hartzeko. Lehenengoak esan gura dau, norberak euskeraz ondo egin ez arren, ingurukoek euskeraz egin daien bidea emongo dauela. Eta bigarrenak esan gura dau beti lehenengo berbea euskeraz egingo dauela, ahalik eta jente gehienagaz erabilteko hizkuntzea.

Aurten ganera, ariguneak sortzeko bidea ezarri dabe, hau da, euskeraz berba egiteko guneak esan daigun. Herrian, beharlekuan, alkarteetan… nahinon sortu daitekez holako taldeak.

Izena emoteko hiru bide egongo dira: euskaraldia.eus webgunea, batetik; herriz-herri antolatutako batzordeen bidez, bestetik; eta telefono aplikazinoa azkenik.

Animau eta parte hartu!