HizkuntzaZahar-barriak

Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Posted on

Badator Euskaraldia. Irailaren 20an hasita, izena emoteko epea zabalik dago. Euskaraldiaren helburua hizkuntza-ohiturak aldatzea da, eguneroko egoeratan eta hartu-emonetan euskera gehiago erabilteko ariketa da.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da, 11 egun horreetan euskeraz egin daigun ahalik eta gehien. Ekimenean parte hartzeko modu bi dagoz: AHOBIZI izateko jente guztiari lehenengo berbea euskeraz egiteko konpromisoa hartzen da, entzuleak euskeraz zein erderaz erantzun. BELARRIPREST izan ezkero, ondokoei adierazten jake euskeraz egitea gura dodala, norberak euskeraz zein gaztelaniaz erantzun.

Onena da bakotxak bere herrian, bere ohiko inguruan izena emotea: familian, lagunartean, beharrean, eskolan, dendetan zabaltzeko Horregaitik, herriz herri egongo dira informazinoa hartzeko eta izena emoteko lekuak. Horrezaz ganera, enpresa, alkarte, ikastetxe eta era guztietako entidadeetan be egon daiteke modua.