LiteraturaZahar-barriak

Euskal literatura New Yorken

Posted on

Etxepare Institutuak koordinatzen dituen zentroen bitartez, euskal hizkuntza eta kultura zabaltzeko hainbat unibertsitatetan dago halango ikasketak egiteko aukerea. City University of New York da horreetariko bat, Bernardo Atxaga katedraren bitartez.

Katedra horretan urriaren 6tik 10era bitartean euskal elaberriaren inguruan jardunaldiak egingo ditue. De la desmemoria al pasado omnipresente en la narrativa vasca actual izango da gaia, Ahanzturatik nonahiko iraganerako urratsa gaur egungo euskal narratiban izenburupean.

Gure euskal literaturan azken berrogei urteetan iragana oroitzeak ze eragin izan dauen aztertuko dabe, garai guztietako lanak eta egileak kontuan hartuta.

Iaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi izango dira irakasleak.

Baina ikastaroaren osagarri, beste jarduera batzuk be egongo dira. Hilaren 6an Ruper Ordorika kantariak eta Ben Monder kitarra-joleak kontzertua egingo dabe; eta 10ean, Josu Okiena piano-joleak hitzaldi-kontzertua eskainiko dau Aita Donostiaren lanaren bitartez euskal folklorea ezagutzera emoteko.