Azaroaren 19rako Euskal literatura eta emakumeak izenburudun jardunaldia eratu dau Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioak lagunduta, Euskal Kulturaren Memoriari eskainitako saioan.
Hurrengo programa izango dau jardunaldiak:
- XABIER ALTZIBAR, irakasle, idazle eta euskaltzain urgazlea: «Emakume luma-hautsiak. Klasikoetatik Gerra Zibilera arte».
- LARRAITZ ARIZNABARRETA, kulturaniztasunean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea: «Amak, feministak, sorginak, munstroak. Emakume idazleak diktadura osteko euskal literaturan».
- JASONE OSORO, idazlea eta kazetaria: «Azaleko autorretratuak».
Bertan parte hartzeko sarrerea libre da, baina aurretiaz izena emon beharra dago.