HizkuntzaZahar-barriak

Euskal Herri osoko gazteak batzeko udalekuak

Posted on

Euskal Herriko lurralde guztietako gaztetxuak udalekuetan batzeko proiektua da IKUSIKA, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak alkarregaz antolatutako egitasmoa.

Udalekuak aurten Ondarroan egingo dira txanda bitan, «Egin udari zirika!» lelopean. Uztailaren 7tik 13ra izango da lehenengoa, 2012-2015ean jaiotako gazteentzat; eta 15etik 24ra bigarrena, 2009-2011n jaiotakoentzat. Martiaren 15etik aurrera zabalik dago izena emoteko epea.

Udalekuon bitartez euskeraz egiten daben hiru lurraldeetako gaztetxoek hizkuntza hori beste lekuetakoakaz erabiltea da helburua, eguneroko komunikazinoan, eskolatik kanpora eta, bizipen ludiko eta gozagarrien  bidez. Horretara, euskareagazko atxikimendua handitzeko balio dauelakoan.