BarriketanEtnografia

Etxeetan irakatsi

Posted on

Bilboko Karmele Goñik dioskun lez, lehenengo-lehenengo andereñoen etxeetan hasi ziran klaseak emoten; eta baita berearen moduko etxeetan be. Sei edo zazpi ume hartu andereño batekin, eta klaseak emoten ziran. Etxe askotan egiten zan holan. Etxeak ondo aukeratu behar ziran. Kontuan hartu behar ziran etxekoak, azpian edo goian bizi ziranak…, eta ez zan erraza izaten; baina halan egin eben. Berak Mari Angeles Garairen etxera bialdu ebazan bere umeak. Harek izan eban ikastolea etxean. Haren etxera joaten ziran egunero bederatzietarako. Etxe haretan ume asko egon ziran. Euskeraz ikastera etorten ziran guztiek euki eben lekua; inori ez eutsien ukatu. Ume euskaldunak egoten ziran, baina gehienak erdaldunak ziran. Eskola txiki horreetatik, −bere alabak Mari Angelesen etxera joaten ziran, beste batzuk Tere Rotaetxeren etxera, besteak…− ez joiazan ezer jakin barik. Euskaldun txikiak ziran, baina euskaldunak. Orduan, danak batu ebezan, eta, batze horretan, andereño hareek eskolara joan ziran maistra bezala. Oso ondo atera jaken dana. Jente askoren sakrifizioa egon zan, baina ondo atera zan. Orduan etxeko eskolak kendu egin ziran.