Euskal idazleen alkartetik antolatzen dabezan jardueren artean, aurten Klasikoak literaturan gaiari buruzko ikastaroaren barri izan dogu. Maite Lopez Las Herasek emongo dau irailean, 14an, 21ean eta 28an (zapatuak), goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Hainbat galdera izango dira aztergai: Ze obra izango dira klasikoak etorkizunean? Ze obra bilakatu dira klasiko eta zergaitik? Nork erabagiten dau zer izango dan klasiko? Zenbaterainoko garrantzia izango dau adimen artifizialak geroko klasikoetan?
Literatura-lanak ezeze, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diran lanak be aztertuko dira. Eta literaturaren barruan, genero desbardinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina… Klasikotzat hartzen diren lanen egileak be aztertuko dira, jatorria, generoa, eta abar.
Ikastaroa doan izango da, baina izena emon behar da: komunika@idazleak.eus (uztailaren 26ra arte)