HizkuntzaZahar-barriak

‘Etorkizuneko euskal gizartea’ gaiaz jardunaldia

Posted on

Uztailaren 21erako jardunaldia eratu dabe Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak, etorkizunean euskera erabilteko eremu barriak zeintzuk izango diran eta zelan horretan eragin eztabaidatzeko.

Mireia Zarate eta Andres Urrutiaren ondo etorriaren ostean etorriko dira hitzaldiak, hainbat ikuspegitatik oratuteko gaiari.

Iñaki Iurrebaso Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ‘Euskararen egoera soziala: azken hamarkadetako bilakaera datu demolinguistikoen argitan eta hainbat gako etorkizunari begira’ gaia erabiliko dau Jon Aizpuruak aurkeztuta.

Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendariak ‘Euskara erabiltzeko eremu berriak gizarte berrikuntzan’ gaiaz berba egingo dau Gotzon Loberak aurkeztuta.

Ibon Zugasti Prospektikerreko zuzendariak ‘Jokaera globaletatik tokian tokiko agertokietara’ gaia landuko dau, Belen Urangak aurkeztuta.

Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Gipuzkoako Foru Aldundiko estrategia arduradunak ‘Hizkuntza etorkizuneko euskal herrigintzaren erdigunean’ gaia tratauko dau, Erramun Osak aurkeztuta.

Arantza del Pozo Vicomtech Ahots eta Hizkuntza Teknologien Saileko zuzendariak ‘Etorkizuneko interakzio-interfazeak’ izeneko hitzaldia egingo dau Iñaki Martinez de Lunak aurkeztuta.

Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko irakasleak eta Ion Muñoa Deustuko Unibertsitateko irakasleak ‘Komunikazio eta sozializazio prozesuak joera globalen testuinguruan’ gaia erabiliko dabe, Sagrario Alemanek aurkeztuta.