Gerraurrean inaugurau eben Mungiako Bentadeseko eskolea Jose Elgezabal eta Antonio Elgezabal anaiek. Hara joaten ziranean, bertan egiten eben jan eta guzti. Ogia eta txokolatea jan eta plazako iturrian ura edaten eben. Anaiek hamabost urteko aldea daukie, eta nagusiak egun osoa eskolan egiten baeban be, txikerra etxera etorten zan bizikletan bazkaltzen. Neskek eta mutilek aparte ikasten eben. Laukizen, ostera, anaia nagusiaren denporan, danek batera, neska eta mutil, nagusi eta txiker. Anaia nagusiak dana euskeraz egiten ebela dino, baina gazteak dotrinea baino ez.