Esker ona esker txarragaz ordaintzen dogula esateko edo egiten deuskuezan mesedeak ondo eskertzen ez doguzela esateko erabilten da.
Palua inguruko euskeran nekez entzun daikegun arren (makila edo agea esaten da gehienbat), berba indartsua da, makilakada esan gura dauelako. Gainera, ate ostekoa izateak indar gehiago emoten deutso, ikusten ez dan makilkada, asmo txarrez emondako makilkada dala adieraziz. Beraz, esakera honek gizakion izakeraren alderik gordinena erakusten dauela esan geinke.
Ahozko hizkuntzan bizi-bizirik dago eta hedadura handikoa da erabileran.