BarriketanEtnografia

Erregenetan zapatak garbi-garbi

Posted on

Zamudioko Gerardo Barrenak dioskun lez, erregenetan ez eben kantetan. Zapatak ondo garbitu eta ostean, balkoian edo bentanearen kanpoko alderdian ipinten ebezan. Hori ez jaken ahazten. Galtzetin batzuk edo paineluren bat-edo, zeozer-zeozer beti egoten zan. Orduan ez zan oraingo jugeterik egoten; neskei igual muñekaren bat edo.