LiteraturaZahar-barriak

Emakumeen egunerako proposamenak

Posted on

Martiaren 8an Emakume Langilearen eguna ospatzen dala-ta, hainbat ekintza antolatzen dira gure gizartean. Kultura be horretan parte da, eta horregaitik, kulturako agenteek era askotako jarduerak prestau ditue egun horren atxakian, egunerako bertarako zein inguruko beste egun batzuetarako.

Bizkaiko museoetan, hitzaldiak, tailerrak , mahai-inguruak, bisita gidatuak eta erakusketak dagoz: Euskal Herria museoan (Gernika), La Encartada Fabrika-Museoan (Balmaseda), Arkeologi museoan (Bilbo), Txakolin museoa-Txakolingunean (Bakio), Santimamiñen (Kortezubi), Arrantzaleen museoan (Bermeo), Ferreria de El Pobalen (Muskiz).

Liburutegietan beste horrenbeste esan daiteke. Bizkaiko Foru Liburutegian «Rebeldes y revolucionarias» hitzaldi-zikloa dago, Getxoko liburutegian bizikidetzarako ipuinen zikloa dago umeei zuzenduta, Iurretakoan Karmele Jaioren hitzaldia egin dabe, Gernikako Euskal Herria museoan emakume idazleen saioak egingo dabez, Zallan programa zabala eratu dabe hitzaldi, zine-emonaldi eta abarrakaz.

Zenbatgura aukera dagoz, bakotxak bere gustukoa eta joateko errazen daukana bilatu eta parte hartzeko, egunari berea emon ahal izateko.