Zahar-barriak

‘Emakumeak Bizkaian’ V. jardunaldiak

Posted on

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeak bosgarrenez antolatu ditu «Emakumeak Bizkaian» jardunaldiak Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzagaz, erakunde horren aretoan.

Aurtengo programank «Aurrerapen eta sororitateko ibilbideak» izenburua dauka. Otsaileko lau martitzenetan egingo dira saioak, bakotxean gai bat landuta: Alkarrizketa partekatuak, trebetasun profesionalak eta ekarpenak otsailaren 4an; Bizikidetza arauak: emakume legelariak Bizkaian, 11an; Lehen sektorea: emakumeak landa-eremuan 18an; eta Kulturaren dimentsino soziala, ezaugarriak eta balioak, hilaren 25ean.

Saio bakotxean hiru-lau andrazkok parte hartuko dabe, euren esperientziatik ekarpenak egiteko.