Atxondoko Jesus Eguzkizak dino ezkaratz inguruan be edergarriren bat pozgarria izaten dala, loratxoren bat edo abar. Lorontzia be haginezkoa da. Beste edergarri batzuk be badaukaz: eskulturatxoa (oina haretxa da, eta gaineko iruditxoak haginezkoak dira); egurrezko gatzontzia (ez dago ezkaratzik gatzik ez dagoanik); sagarrak zein intxaurrak zein hurrak ixteko ontzia (arkaziaren burua, tornoan hustutako egurra); mahatsa ixtekoa be bai, eta ezkaratz guztietan egon beharko leukeana, argizari ohola, argizai-ohola.
Argizariari sua emoten jako eta mahai gainean ixten da etxunda. Erreten danean, bueltea emoten jako eta bardin ixten da. Tresnau haretxaz eginda dago, haretx zaharrez. Argizai-oholak irudi politak daukaz; badirudi Aralarko San Migel dala zerutik jatsita.