Eako poesia egunak aurten hilaren 13, 14 eta 15ean egingo dira Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak antolatuta. Gabriel Arestik Ean igaro ebazan azken urteak, eta poema batzuk herriari eskaini eutsazan. Alde horretatik, Aresti eta bere lana omentzea eta euskal literatura eta euskal poesia zabaltzea dira egunon helburuak. Gonbidatu berezia Yolanda Castao izango da.
Egitaraua oso da zabala eta informazino guztia sarean kontsultau daiteke: www.eakopoesiaegunak.com helbidean. Hitzaldiak, irakurraldiak, kantaldiak programa ugaria egongo da joan gura daben guztientzat.