BarriketanEtnografia

Dotrina-lehiaketa gerraurrean

Posted on

Ziortza-Bolibarko Jesus Urkidi Celayak dinoskun lez, egun guztietan, 11:30etik 12:30era, eskolatik urten eta eleizara joaten ziran dotrinara. Dotrinea euskeraz erakusten eutsen Don Domingo parrokoak. Oso majoa zan.

Gerreak urten baino lehen, 1935. urte inguruan, Zornotzan dotrina-lehiaketa egin eben, eta berak lortu eban lehenengo saria.