BarriketanEtnografia

Domu Santuetarako koroiak egitea

Posted on

Zamudioko Daniel Leguina Bilboko Plaza Barrira joaten zan loradun koroiak saltzen. Paluan sei koroi, 3 atzetik eta 3 aurretik, hartuta joaten zan, astoan eroan ezkero, hondatu egiten ziran eta. Herriko hainbat familiak 3-4 egun emoten ebezan koroiak egiten.

Aroak bedarragaz eginda eukiten ziran lehenagotik, eta gainetik oroldia ipinten jaken, eskinatik zipres-erramak eta erdian krestea eta krisantemoa. Nagusientzat kolore ilunekoak egiten ziran; eta krestazkoak karuenak izaten ziran.

Krisantemoak berak bakarrik urteten eban, baina krestea urtero-urtero landatu behar izaten zan, porruen antzera.