HizkuntzaZahar-barriak

‘Denboraren gurpilean’ liburua argitaratu dau Euskaltzaindiak

Posted on

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren bitartez batutako hainbat informazino hautu eta batu dabe Denboraren gurpilean izeneko liburua osotzeko. Izan be, denporea antolatzeko, banatzeko, izentetako eta egutegia osotzeko moduei jagokezan jakingarriak batu dabez liburuan egileek.

Liburuaren osagaiak era askotakoak dira, ipuinak, kontakizunak, errituak, esamoldeak, kantak, ohiturak, sineskerak… beti be gai baten inguruan.

Liburu honek Berba-mintzoak izeneko bildumeari emon deutso hasierea, honezkero beste hamar-hamabi liburu aurreikusita dituala. Argitalpena Laboral Kutxaren babesari esker egin ahal izan da.