LiteraturaZahar-barriak

#DenaHastenDaLiburudendan

Posted on

«Zure bizitzan zehar, zer hasi zan liburu-denda baten?» «Zerk egiten dau liburudenda ezbardin?» Galdera horrei erantzunez bideo bat grabau eta sarean konpartitzea da helburua.

Liburuaren sektoreko eragile guztien artean hasitako kanpaina da #DenaHastenDaLiburudendan. Helburua da liburudendagaz zerikusia daukan istorioren bat bideoan grabatzea, gehienez minutu batekoa, eta sarean konpartitzea, Instagramen #DenaHastenDaLiburudendan hastagagaz, eta Twiterren @denahastendaliburudendan esteka gehituta.

Bideorik grabau ezin dauenak irudiak bialdu leikez, iruzkinak txertatuta.

Kanpaina honek Liburuaren eguna dauka helmuga, aurten uztailaren 23an ospatuko da eta, apirilekoa atzeratu zan ezkero.

Animatu eta parte hartu!