Bizkaieraren gaineko webgune hau egin zanean iragarritako moduan, corpusen artean beste atal bat zabaldu da: errefrauak.
Corpus horretara ekarriko dira han hor hemen argitaratutako errefrau eta esaldiak, baina baita ahoz batutakoak be. Helburua da Bizkaiko corpusak bateratzen joatea apurka-apurka, gure hizkuntza baliabideak ugaritu eta aberasteko bidea erraztu guran.
Esaldi bakotxaren ganean informazino asko dago aurreikusita: ahozkera, grafia jatorrikoa, idazkera normalizatua, iturria, gaia, herria, ordaina, oharrak.
Hasteko, 500 bat errefrau sartu dira, ahozko jatorrikoak eta idazle klasikoenak. Orain artekoak honeek dira:
- «Aibarroren errefrau bilduma polit bat» in Jabier Kalzakorta, Idatz&Mintz 49, 2011.
- Resurreccin Mara de Azkue. Euskalerriaren yakintza = Literatura popular del Pas Vasco. Bilbao: Euskaltzaindia; Madrid: Espasa Calpe, 1989.
- Juan Antonio Moguel Urquiza. Doctrina Christiania / Christinaubaren Eracuspena.
- Juan Antonio Moguel Urquiza. El Catequista Bascongado.
- Juan Antonio Moguel Urquiza. Peru Abarca. 1802
- Juan Antonio Moguel Urquiza. Ipuinac.
- Busturialdeko esakerak. Gernika-Lumoko Udala, Bermeoko Udala. 2003.
Bilaketak erraz egiteko moduan prestauta dago. Aurrerantzean sarrerak ugaritzen eta sartuta dagozanak zehazten jarraitzea da asmoa.