Coronavirus edo Covid19 honek bizitza hankaz gora ipini deusku danori mundu osoan. Hondino be gauza gehiago dira horren ganean ez dakiguzanak dakiguzanak baino, baina bitartean ikuspegi eta arlo guztietatik beste berbalekurik ez dago.
Gure Fonotekan be hainbat grabazino batu doguz gai horren ganean. Alde batetik gaixoari berari burz, eta bestetik ekarri dituan ondorioei buruz.
Hona esteka batzuk:
- Andrea Larrea nutrizionisteak konfinamentu egun honeetan ze menu preparau proponiduten dau. Bera On ekin Durangoko dietetika eta nutrizinoan espezializautako zentroko nutrizionistea da, eta bere esanetan, egun egokiak dira honeek errezeta barriak probetako. Proposamen batzuk be egiten ditu.
- Aritz Anasagasti psikologoak konfinamentu garaian etxean egoteko aholkuak emoten ditu. Gaur egun bizi dogun egoerearen aurrean zelan jokatu azaltzen dau, etxetik urten ezin dogun garaian, egoera ahal dan ondoen eroateko aholkuak emoten ditu.
- Angel Mari Unzueta abadea Coronavirusa dala eta, jente aurreko mezak bertan behera geratzea, hiletak zelan ospatzen diran eta beste hainbat gairen gainean dabil berbaz.
- Asier Erkoreka Euskadiko Udaltzaingoen buruak Coronavirusa dala eta, jarritako arauen inguruan berba egiten dau. Bere esanetan, herritarrak, orokorrean, ezarritako arauak betetzen dagoz.
- Gotzone Barandika EHUko zientzialariak Coronavirusaren gaur egungo egoereaz berba egiten dau. Testuinguruaren garrantzia aitatzen dau, eta bere esanetan «pertsona batzuen bildurra eta gaur egun daukaguzan datuak ez datoz bat inondik inora be». Gehiegizko heriotza tasaren kontzeptua argitzen dau.