EtnografiaZahar-barriak

‘Burdinazko emakumeak’ erakusketa Trapagaranen

Posted on

‘Burdinazko emakumeak: historia eta memoria’ izenburuko erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa da, eta Trapagaranera heldu da orain, abuztuaren amaierara arte han ikusgai jartzeko. Erakusketaren osagarri liburua dago.

Lan honen helburua da meatzaritzan andrek bete daben rola, egin daben beharra, familia inguruan euki daben garrantzia agirira ekartea. Beste lanbide askotan moduan, meatzariak gizonezkoak irudikatzen doguz, baina andrek hainbat zeregin bete dabez, bai meatzetan bai etxean.