HizkuntzaZahar-barriak

Bizkaiko Kultur Txartela Gabonetarako

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bi egingo ditu kulturako produktuen konsumoari laguntzeko: lehenengoa, Gabonetan, eta, hurrengoa, udabarrian. Bizkaiko Foru Aldundiak bostehun mila euro bideratuko ditu programa honetarako eta abenduaren 16an jarriko dira Gabonetako kanpainako txartelak salgai.

Bizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa eukiko dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko, edo museoetarako, zuzeneko emanaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango da. Txartela BBKko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, eta produktuak eta sarrerak, ostera, kanpainari atxikitako establezimendueta.

Bizkaiko Kultur Txartelak 3 kategoria izango ditu:

  • A motakoa (32 €), edozein kultur produktutarako.
  • B motakoa (28 €), kultur jardunetarako (arte eszenikoak eta museoetara bisitak, zinea…).
  • D motakoa (24 €), euskeraz egiten diren produktu eta jardunetarako.

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan bakarrik erabili ahal izango da 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra. Epe hori igarota, txartelak ez dau baliorik eukiko ordainketarik egiteko.