LiteraturaZahar-barriak

Bizkaiko idazlan klasikoen promozinoa Deian

Posted on

Deia egunkaria literatur liburu batzuen promozinoa egiten hasi da, danak Sutondoan bilduman argitaratutakoak. Bizkaiko euskerazko literatura ezagutzeko ezinbestekotzat joten diran idazlanak dira danak, XX. mende hasierako prosa eta poesia-idazle nagusien sei obra honeek: Ebaristo Bustintza Kirikio: Abarrak, Domingo Agirre: Kresala; Errose Bustintza Maariko: Ipuinik ipuin Maarian gora; Paulo Zamarripa: Firi-firi; Ipolito Larrakoetxea Legoaldi: Grimm anaien berrogeita hamar ume-ipuin; Esteban Urkiaga Lauaxeta: Ludi honen bestaldez. Olerkiak.

Astean liburu bat eskainiko da, zezeilaren 23an hasita, zapatuetan erosteko aukereagaz.