Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Alkarteak alkar hartuta, Bizkaiko dantzak eta dantzariak izeneko erakusketa prestau dabe. Ikusgai dago honezkero, hemendik eta bagilera arte.
Erakusketak atal nagusi bi ditu. Bata herri dantzen ganekoa da, hau da, taldean eta alkarte osoak parte hartu leiken dantzena, erromeria edo soka-dantzaren modukoak adibidez. Eta bestea, erritu dantzei buruzkoa. Halangoak egitura, pauso eta koreografia zehatz-lotuak daukiez, kaixarrankea, dantzari-dantzea, ezpata-dantzea eta saragi-dantzea sartuko lirateke multzo honetan.
Erakusketa dagoan bitartean hiru dantza-erakustaldi egingo dira Plaza Barrian.