HizkuntzaZahar-barriak

Bizkaieraren ataria

Posted on

Interneko atari hau bizkaiera erabilten laguntzeko sortu da. Edukion helburua da bizkaiera ezagutu eta erabili gura dauenari eskura jartzea landu izan diran tresnak eta bitartekoak. Hemen aurkezten dana hasierea baino ez da, hau apurka-apurka betetzen eta loditzen joan behar da eta, zenbat eta beteago, orduan eta balio handiagoa hartuko dau.

Zergaitik lan hau

Bizkaiera lantzen hainbeste urteko esperientzia eta ahalegina metatu eta gero, orain material hori guztiori sarearen bitartez zabaldu eta hedatuko da, orain arte sortutako material guztiak gehi beste barri batzuk batera ipinita baliagarriagoa dalako.

Bizkaiera ezagutu gura dauan jenteak, Bizkaikoa izan zein ez, interneten bitartez kontsultak egin ahal izatea ezinbestekoa da. Eduki batzuk lehenago be badagoz han eta hemen, baina batera ipintea onuragarria da erabiltzaile guztientzat.

Bizkaiera ezagutzera emoteaz batera, euskerea bera aberastuko dogu, euskera batua darabilenak be jaso ahal izango dauelako gure aberastasuna. Batzuetan gertatzen da ahoz erabilten dogun erregistroa idazten ez jakitea.
Beste kasu bat be gertatzen da, euskera batuaren bitartez sartu diran erabilera batzuk nagusitu dira, bizkaieraz egokienak izan ez arren, eta hori dala-ta alboratuta daukaguz esamolde hurrekoagoak eta jatorragoak.
Halango nahasteak eragozteko edo argitzeko bideak emon behar dira, kontsultarako eskura eta erraz jasoteko moduan.

Maminaren aldetik zati handi bi bereiztuko doguz: corpusak eta aldian aldiko txatalak.

Jakingarriak

Astean-astean sartuko dira hurrengo ataletan era guztietako jakingarriak beti be Bizkaiko euskereagaz eta Bizkaiko kultureagaz lotuta. Alderdi hau bizia izango da atarian, barriztetan joango da eta astero sartuko dira txatal barriak.

Holango hiru arlo apartau dira:

1. Dakienak dakiAtal honetan sartuko dira berba baten, esamolde baten, gramatika-egitura baten ganeko informazinoa. Azalpenagaz batera, dana dalako argibideak emongo dira: siniskerak, ohiturak, pareko esamoldeak
Horrez ganera jenteak bere oharrak egiteko tartea jarriko da, foro antzera: berak zelan esaten edo erabilten dauen, zalantzak, beste argibide batzuk emon edo eskatzeko eta abar.

2. BarriketanAhozkoari be egingo jako tartea. Bideo txatalak jarriko dira, eskualde ezbardinetako hiztunak berbaz dagozala. Agirian hiru txatal egongo dira; hamabostean behin barriak jarriko dira eta kentzen diranak memorian pilatuko dira, ikusgai egon daitezan.

Zein jarri aukeratzeko erizpide bi hartuko dira kontuan, alde batetik berbeta modu ezbardinak, azpieuskalkiaren arabera; bestetik, gaiak, datagaz zerikusia daukien kontuak (egutegiko jaiak, ospakizunak, ohiturak, gertaerak).

Ahozkoa batzuetan ez da erraza ulertzen, norberaren eredutik urruntzen danean batez be. Horregaitik entzun ahala, transkripzinoa leiduteko aukera emongo da.

3. Zahar-barriak

Corpusa

Atal hau aldakorra barik metatzailea izango da, eta kontsultarako pentsauta dago. Helburua da bizkaieraz idatzi gura dauenari ahalik eta bitartekorik gehien emotea, gramatika, hiztegi eta hizkuntz erregistroen aldetik.

Corpus horrek hainbat atal eukiko ditu.

4. Hiztegia: Labayru Hiztegia

5. Bizkaieraz idazteko jarraibideak: berbaz ondo dakianak be sarritan zalantza eukiten dau idazteko orduan. Zelan ete da: batzukaz, batzuekaz, batzukin Labayru Ikastegiak orain arte lan asko egin ditu esparru horretan. Horretatik sarean erraz kontsultatzeko moduan jarri ditu bizkaieraren oinarrizko gramatika eta morfologia: jakingarri orokorrak idazkeraz, aditza, deklinabidea, atzizkibidea, esaldien arteko lotura errezenak.
2.000 fitxatik gora sortzea espero da.

6. Bizkaiera idatziaren corpusa: hizkuntzaren erabilera, erregistro eta aldaerak kontsultau ahal izateko guztiz erabilgarriak dira corpus linguistikoak. Hemen, argitaratuta dagozan testuak, ahalik eta gehien, sartu ditugu, bilaketak ahalik eta errazen egin ahal izateko.

Corpusa ahalik eta baliogarrien izan daiten, eredu, erregistro eta genero ezbardinetako testuak erabiliko dira: literatura, kazetaritza, administrazinoa, irakaskuntza, ahozkoak.

Abiapuntutzat 2.000 sarrera inguru jarri dira.

7. Bizkaieraren bibliografiaren katalogoa: bizkaieraren barri jakin gura dauenarentzat bibliografia-katalogoa eskaintzen da.

8. Bizkaierazko zuzentzailea

9. Errefrauak