LiteraturaZahar-barriak

Bizkaidatz Txikin parte hartzeko epea zabalik

Posted on

BizkaIdatz Txikiren hamaikagarren edizinoa zabalik dago honezkero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Umeentzako eta gazteentzako literatura-lehiaketa honetan parte hartzeko, emondako narrazino hasiereari jarraipena emon behar jako.

Aurtengo kontakizunak Borja Alonsok euskeraz eta Veronica Simonek gaztelaniaz idatzi ditue. Borja Alonsok Zuhaitzaren desira izeneko euskerazko istorioa hasiko dau, Maria Altunaren ilustrazinoakaz; eta Veronica Simonek, barriz, Los rostros de la selva kontakizunaren bitartez, gaztelaniazko istorioaren hasierea proponiduko dau, eta Janire Ordunak irudiak jarri.

Parte-hartzaileek proponidu jaken istorioa personaietara eta kontaerara egokituta amaitu beharko dabe, testuaren hizkuntzea kontuan hartuta.

Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan ikasten dabizan 16 urtera arteko umeak eta gazteak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara: umeen kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. —I. taldea— eta 5. eta 6. —II. taldea— mailetako ikasleak); eta, gazteen kategorian (Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. —III. taldea— eta 3. eta 4. —IV. taldea— mailetako ikasleak).

Kontakizunak jasoteko epea 2025eko zezeilaren 13an (barikuan) amaituko da. Testu guztiak, gitxienez, 4 orrialde luze izango dira.

Saritutako lanak argitaratu egingo dira, eta irabazleek tableta eta diplomea jasoko ditue.