LiteraturaZahar-barriak

Bizkaidatz Txikia 2023-2024 Literatura sarirako deialdia

Posted on

Foru Aldundiak Bizkaiko hezkuntza zentroetako umeen eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzeko egiten dau lehiaketa hau urtero.

Sariketan euskeraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitekez idazlanak. Parte hartzaileek idazle bik hasitako testuari emon behar deutsie jarraipena eta amaiera. Honeek dira hasierok:

  • Gaztelaniazko modalitatean, Mónica García Saiz idazlearen «Una Nueva Familia»
  • Euskerazkoan, Idoia Carramiñana Miranda idazlearen «Zer Erremedio!» izenburukoa.

Lau kategoriatan banatuko dira gazteak, adinaren arabera: Haur kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteetako ikasleak batetik, eta 5. eta 6. ikasturteetako ikasleak bestetik. Gazte kategorian, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturteetako ikasleak eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteetakoak.

Lanak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 9an amaituko da. Animatu gazteak!