LiteraturaZahar-barriak

Bizkaidatz literatur leihaketa

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten be Bizkaidatz literatur leihaketarako deialdia egin dau. Euskeraz eta gaztelaniaz partu hartu daiteke. Horretarako, antolatzaileek proposatutako testu-hasierari jarraipena emon behar jako, 12-15 orriko idazlana osotuz. Parte hartzeko 16 urtetik gora euki behar da, eta lanak irailaren 27ra arte aurkeztu daitekez.

Euskerazko testua Idoia Barrondo Etxebeste idazlearen «Ikigai» izenekoa da, eta gaztelaniazkoa Juan Infante Escudero idazlearen «El misterio del testamento ológrafo». Eurek egindako hasierari emon behar jako jarraipena eta atzena.

Hizkuntza bakotxean hiruna sari egongo dira: 1.500 euro eta diploma, 500 euro eta diploma, eta hirugarrenarentzat diploma. Horrez ganera, idazlan irabazleak berenberegi egindako argitalpenean argitaratuko dira.