Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dauen literatur lehiaketea da. Modalidade bi dagoz, euskeraz eta gaztelaniaz. Bertan parte hartzeko idazle banak emondako narrazinoaren hasierari jarraipena emon behar jako. Aurten, Gonzalo Arranz Ayalaren Los preparadores, gaztelaniaz, eta Elena Fernández Alonsoren Egizu Match, euskeraz, dira inspirazino-iturri. Kontakizun bien azalak Mikel Apodakak diseinau ditu.
Lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna bultzatzea da, eta idazle barriei plaza emotea. Izan be, saritutako lanak argitaratu egiten dira urtero.
Kontakizunek, gitxienez 12 orrialde eta gehienez 15 izan behar ditue, eta 2024ko irailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Modalidade bakotxean hiru sari egongo dira, lehenengoa 2.000 eurokoa, bigarrena 750 eurokoa, eta hirugarrena 250 eurokoa. Danei emongo jake diplomea.