LiteraturaZahar-barriak

Bizkaidatz literatur lehiaketa

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak hamalaugarren urtez jarraian antolatu dau Bizkaidatz literatur lehiaketa, herritarren artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartuteko helburuagaz.

Lehiaketara aurkezten direnek idazle batek proposatutako istorioari jarraipena eta amaiera emon behar deutsie. Idazleak hasiera, pertsonaiak eta egoerak asmau ditu, eta lehiakideek hortik aurrerakoa sortu behar dabe.

Urtero euskeraz eta gaztelaniaz egiten da lehiaketa. Eta aurtengo edizinoan abiaburutzat hartuko dira: Gotzone Butronen ‘Nire Sarajevo’ eta Mikel Alviraren ‘Los imperfectos’.

Idazlanak 12-15 orrialdekoak izango dira eta irailaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira. Lanak originalak izan behar dira eta parte hartzaileak bizkaitarrak. Ikusi hemen oinarriak.

Lehenengo saria 2.000 eurokoa izango da multzo bietan, bigarrena 750 eurokoa, eta hirugarrena 250 eurokoa. Danek hartuko dabe egiaztagiria edo diploma.

Bizkaidatz literatur lehiaketa 2008. urtean sortu zan, bizkaitarren literaturaren arloko talentua eta sormena sustatzeko eta zabaltzeko asmoz.