Hiruhileko honetan Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldietan Bizenta Mogel hartuko dabe gaitzat. Izan be, «Bizenta Mogel emakume aitzindaria» izenburuagaz, haren ekarpena gogoratu nahi da, euskal literaturan andra aurreratua izan zalako.
Martiaren 5ean eta 6an, saio bana egingo dabe, zein baino zein interesgarriagoak.
Lehenengo saioan Yolanda Arrieta haur eta gazte literaturako idazleak eta Josune Muñoz literatur ikertzaileak hitzaldia egingo dabe. Hurrengoan, emanaldi musikatua egingo dabe Itxaro Borda idazleak eta Ibon Rodriguez musikariak.
Saiook Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira iluntzeko 19:00etan.