Nikolas Alzola Bitaño Izurtzako semearen idazlanak errekuperatzen behar handia egin dabe ikertzaile taldea osatzen daben honeek: Anton mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti, Sebas Gartzia Trujillo.
Aurten haren olerkien bilduma ederra prestau dabe liburu baten, Kantuz eta itxaropenez izenburuagaz. Liburua Labayru Fundazioak argitaratu dau, Izurtzako Udalaren, BBK Fundazioaren eta Lasalletarren laguntasunagaz.
Azaroaren 27an aurkeztuko da Izurtzan bertan, iluntzeko 7:30ean.
Bitañok asko idatzi eban, lan batzuk argitaratu be bai, baina beste asko gordeta geratu ziran. Iaz, ikertzaile talde berak, narrazio hautuakaz beste liburu bat egin eban, Mugarrapetik kontu kontari izenagaz argitaratu zana.
Batean eta bestean Bitañok berak egindako marrazkiak jaso dira. Eta horren harira, gogoratu behar da Durangoko Museoan haren margolanen erakusketa ederra egin ebela.