HizkuntzaZahar-barriak

Bilbori buruzko liburu barria

Posted on

Bilbon hara-hona izeneko liburua, Bilboko leku-izenen barri emoten daben artikulu bilduma bat da.

Liburuak 40 artikulu ditu guztira, hainbat adituk idatziak: Josu Bijueska, Jabier Kalzakorta, Segundo Oar-Arteta, Pedro Zuberogoitia, Zuriñe Goitia, Jaione Bilbao, Xabi Paya, Asier Bidart, Juanjo Hidalgo, Felix Mugurutza, Adolfo Arejita, Mari Jose Villa, Ziortza Artabe eta Jon Onaindia.

Horri gehitu behar jako Maria Altunak eta Leire Urbeltzek egindako irudi zoragarriak.

Idatzi arinak dira, soltean leiduteko modukoak, eta gure inguruaz eta kulturaz asko ikasteko modua emoten dabenak. Bakotxean ikuspegia ezbardina da, historikoa, linguistikoa, literarioa, anekdotatan oinarritua…

Toponimia leku-izenak aztertzen dituan disziplina da, eta oso lagungarria da lekuotako bizimoduaren barri emoteko. Geografia, orografia, lanbideak, persona ilustreak… hainbat jakingarri adierazten dabez.

Horreek izan dira liburu hau onduteko gidak. Uribarri, Artxanda, Abusu, Areatza, Begoña, Zazpikaleak, zubiak, zinemak, txokolatea, koplak… Bilbogaz lotutako hainbat gai jorratu dira, erraz-erraz leiduteko.