Udabarriko giro loratsua gogoan hartuta, Bilbon Loraldia egingo da apirilaren 22 eta 26 bitartean. Programan bertan azaltzen da Bilbon zergaitik egingo dan: Bilbon da Loraldia. Munduko modernitatearen ikurra. Euskararen historian aitzindaria. Gure Euskal Hiria. Euskarak Bilboko erdigunea hartuko du eta euskal kulturari bultzada emango diogu elkarlanean oinarritzen den egitasmoa honetan.
Bilbotik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Bilbora. Gure kultuaren adierazpen guztiak gonbidatu ditugu. Lau puntu kardinaletatik helduko dira mendebaldeko hiri honetara eta edetasuna eta hunkidura kuttunak loratuko dira.
Euskal Herriko herrialde guztiari begira eraiki nahi dugun plaza.
Baina izenak berak erakusten dauenez, Anton Abbadiak eratzen ebazan Lore Jokoak be gogoan izan dira: Horrela, Anton Abbadia mende eta erdiren ondoren Bilbora itzuliko da eta Abbadiak berak XXI. mendeko Lore Joko modernoei hasiera emango die.
Programa betea dago ikusgai, arte genero guztietan: antzerkia, dantza, kantua, bertsoak, zinea Bilboko eszenatoki askotan.
Kultura, euskerea eta Bilbo, astebururako plan ezin hobea.